About

Zerbitzari honi buruz

Jokabide Kodea

Jarraibide hauek ez dira dokumentu legal bat, eta bere interpretazioa instantzia honen administrazioaren esku dago. Erabiltzaileei edukien moderazio-gidalerroei buruzko ikuspegi bat emateko daude hemen, besterik ez.

Jarraibide orokorra (Netiketa)

Interneten zerbitzu jakin batzuk erabili aurretik netiketa irakurtzea gomendatzen dizugu. Netiketa jokabide-kode bat da, eta guztiok bete behar dugu Interneten. Pixelfed.eus-ek arreta berezia jartzen du puntu hauetan:

  • Ez iraindu inor pixelfed.eus-en edo pixelfed.eus-etik. Eta, are gutxiago, ez ezkutatu anonimatuan beste inor iraintzeko. Salaketaren bat egiten baduzu inoren kontra, saiatu berau frogatzen, eta, beti, sinatu mezu hori zeure izenean.
  • Ez idatzi LETRA LARRIZ. Honela idaztea ez dago ondo ikusia Interneten, garrasika zabiltzala adierazten baitu.
  • Ez sinetsi, eta are gutxiago pixelfed.eus-en zabaldu, hortik zehar dabiltzan gezurrak. Jasotzen duzunean izuak eragindako mezu apokaliptiko horietako bat, non ohartarazten zaituen halako birus ikaragarritik, kontuz ibili, seguruenik gezur hutsa izango da-eta, ingelesez hoax deitzen den horietakoa.

Hizkuntza

pixelfed.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Pixelfed sare sozialeko euskarazko instantzia da eta euskaraz bizi da nahiz eta irudia duen oinarria sare honek. Haatik, erabiltzaileren batek beste hizkuntzaren bat erabili nahi izanez gero irudien deskribapenetan, hurrengo mugekin, komunitate honetan parte hartzeko aukera izaten jarraituko du:

  1. Belarriprest jarrera hartzera konprometituko da.
  2. Ahal bezain beste euskara erabiliko du.
  3. Idatzitako guztia erdalduna bada, bere mezuak denbora-lerro publikotik aterako dira.

Edukia

Eduki mota hauek denbora-lerro publikotik aterako dira:

  • Gehiegizko publizitatea.
  • Automatikoki eta iragazi gabe argitaratutako hirugarrengoen albisteak.
  • Etiketatu gabeko biluztasuna, pornografia eta eduki sexual esplizitua, artisten irudikapenak barne.
  • Etiketatu gabeko indarkeria grafikoa edo gorea, artisten irudikapenak barne.
  • Ikusi hizkuntza ataleko hirugarren muga.

Eduki mota hauek denbora-lerro publikotik kenduko dira eta zerbitzura sarbidea ukatzeko arrazoia izan daitezke:

  • Euskaraz egiteko ezintasuna izanik Belarriprest jarrera hartzen ez duena.

Eduki mota hauek esplizituki debekatuta daude eta, erabiltzailea jakinarazi gabe, zerbitzu honetara sarbidea ukatzea ekarriko dute:

  • Arrazakeria edo arrazakeriaren defentsa.
  • Sexismoa edo sexismoaren defentsa.
  • Xenofobia edo xenofobiaren defentsa.
  • Genero diskiminazioa (TERF jarrerak barne) edo sexu-orientazioaren araberako diskriminazioa, edo haien defentsa.
  • Adingabekoen irudikapen sexualak.
  • Frantzian edo Espainian legez kanpokoa den edukia.
  • Holokaustoaren ukazioa edo Nazien sinbologia
  • Ideologia nazionalsozialista bultzatzea

Beste erabiltzaile batzuk zelatatzea edo jazartzea, edo beste erabiltzaile batzuek zerbitzua erabiltzea oztopatzea, edo zerbitzuaren errendimendua degradatzea, edo beste erabiltzaile batzuk jazarpenera edo aipatutako ekintzak burutzera bultzatzea debekatuta dago, eta zerbitzua erabiltzeko eskubidearen galera ekar lezakete. Adibidez, baina ez soilik hauetara mugatua:

  • Esplizituki elkarrizketa uztea eskatu duen erabiltzaile bati mezuak bidaltzen jarraitzea jazarpentzat hartu daiteke, plataformak erabiltzaileen eskura jarritako pribatutasun tresnak erabiltzen ez badira ere.
  • Baimen espliziturik gabe pertsona baten datu pertsonalak argitaratzea jazarpentzat hartu daiteke.

Edozelako kasuan, instantziaren administratzailek erabakiko dute noiz eta zein neurri hartu, legeak ezarritako mugen barruan.

Finantziazioa

Pixelfed.eus euskaldunontzat martxan jarritako argazkiak partekatzeko zerbitzua da eta modu altruistan denon eskura jarri bazen ere, babes kolektibo bat lortzea nahi da.

Zerbitzua erabiltzaileon artean finantzatuz, gerora ere etorkizuna izan dezan eta gaur egun dauden sistema itxi eta zentralizatuen alternatiba bilakatu dadin lortu nahi da. Animatu doaintza bat egitera!

https://liberapay.com/pixelfed_eus/donate

Jarraibideei buruz

Hemen deskribatutako jarraibideak, Mastodon.eus-en jarraibideetan oinarrituta ezarritakoak izan dira.



2554

Posts

32

Users

@urtzai

Instance Admin

Ad Free

No Ads or Trackers

Chronological

Timelines in order

Federated

A network of millions

Discover

Discover popular posts

Photo Filters

Add an optional filter

Stories

Coming Soon!